farolas solares EKIONA lege-oharra

1. Web gune honen titularraren identitatea

Uztailaren 11ko Informazioaren Gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren 34/2002 Legea betez,jakinarazten dizugu www.ekiona.com web gunearen titularra honako hau dela:

  • Enpresaren izena: EKIONA Iluminación Solar Argiztapena, S.L.
  • IFK zk: B-75.021.477
  • Helbidea: Miramon Parke Teknologikoa # Mikeletegi Pasealekua, 56 # 20.009 Donostia.
  • Telefonoa: 943 30 80 51
  • Posta elektronikoa: info@ekiona.com
  • Erregistro datuak: Donostiako Merkataritza Erregistroan inskribatua - Tomo: 2468 - Folio: 177 - Orria: SS-32495 - Inscripción 1ª

2. Web gunea erabiltzeko baldintza orokorrak.

Web gune honetan sartzeak “Erabiltzaile” baldintza esleitzen dizu, www.ekiona.com webgunean argitaratutako baldintza orokorrak berariaz eta erreserbarik gabe onartzea inplikatuz, webgunean sartzen zaren momentuan. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokorrak irakurri beharko ditu web gune honen bitartez emandako zerbitzuetan sartu eta, hala badagokio, horiek erabili nahi dituen bakoitzean, aldaketak jasan baititzakete.

Ildo horretan, “Erabiltzailetzat” hartuko da ondoren aipatzen den web gunean garatutako doako nahiz kostu bidezko zerbitzu eta jardueretan sartu, nabigatu, horiek erabili edo horietan parte hartzen duen pertsona http://www.ekiona.com

2.1. Xedea eta aplikazio-eremua.

Erabilera-baldintza orokor hauek www.ekiona.com web gunearen sarrera, nabigazio eta erabilera erregulatzen dute, bai eta testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, espresio eta informazioak bezalako edukiak edo jabetza intelektual eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko tratatuek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzetik ondorioztaturiko erantzukizunak ere.

EKIONA Iluminación Solar, S.L.-ak baldintza bereziak ezarri ahal izango ditu berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzeko aplikaziokoak izango direnak eta baldintza oroko hauek aplikazio gehigarrikoak izango dira.

2.2. Zerbitzuetara sartu eta horiek erabiltzeko baldintzak.

Web gunera sartzeak hasiera batean izaera libre eta doakoa du. Hala eta guztiz ere, zerbitzu eta edukietariko batzuk aurrez zerbitzu edo produktua kontratatzearen mende egon daitezke eta kasu horietan horretarako kontratazioaren aurretik EKIONA Iluminación Solar, S.L.-ak zure eskura jarriko dituen baldintza bereziak aplikatuko dira.

horietan horretarako kontratazioaren aurretik EKIONA Iluminación Solar, S.L.-ak zure eskura jarriko dituen baldintza bereziak aplikatuko dira. Horretarako kontratazioaren aurretik EKIONA Iluminación Solar, S.L.-ak zure eskura jarriko dituen baldintza bereziak aplikatuko dira. Momenturo Erabiltzaileak web gune honen zerbitzuen erabilera zilegia egin behar du, baldintza orokor hauei, indarrean dagoen legezkotasunari, moralari eta ordena publikoari jarraiki, bai eta Interneten onartu ohi diren praktikei jarraiki ere.

Erabiltzaileak webgune honetan bildutako harpidetza-formularioen bitartez emandako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatzen du. Erabiltzailearen erantzukizunekoa bakarrik izango da EKIONA Iluminación Solar, S.L.-i berehala emandako informazioan gerta daitekeen edozein aldaketa jakinaraztea

Erabiltzaileak ez du ondokorik egingo: birus, programa, makro edo karaktereen edozein sekuentzia sartu webgune honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko helburuarekin; beste erabiltzaile batzuk sartzea eragoztea baliabide gehiegi kontsumitzearen bitartez; webgune honetan bildutako datuak hartzea publizitate-helburuetarako; hirugarrenen jabetza intelektuala, sekretu industrialak,

kontratu-konpromisoak, ohorerako, irudirako eta norbere intimitaterako eskubideak kaltetu ditzaketen ekintzak egitea webgune honetan bildutako zerbitzuen bitartez; bidegabeko lehiako eta publizitate ez-zilegiko ekintzak egitea.

Web gunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak erregistratu egin behar badu, bera izango da benetako eta legezko informazioa ematearen arduradun. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, zerbitzu horietara sartzeko pasahitza arretaz erabili eta sekretuan mantentzeko konpromisoa hartuko du.

Ondorioz, Erabiltzaileak dira ematen zaizkien edozein identifikatzaile edota pasahitz behar bezala zaindu eta konfidentzialtasunean mantentzearen arduradun eta horien erabilera hirugarrenei aldi baterako nahiz behin betirako ez lagatzeko konpromisoa hartzen dute, bai eta kanpoko pertsonei sartzen ez uztekoa ere. Erabiltzailearen konpromisokoa izango da Erabiltzaileak arretaz ez erabili edo galtzearen ondorioz pasahitz baten bitartez edozein hirugarrenek egiten duen

zerbitzuen legez kontrako erabilera. Lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabiltzen badira bere pasahitzak Erabiltzailea izango da EKIONA Iluminación Solar, S.L -i berehala jakinaraztearen arduradun hura baliogabetu ahal izateko. EKIONA Iluminación Solar, S.L inoiz ez da baimenik gabeko hirugarrenek egindako ekintzen arduradun izango Erabiltzaileak aipaturiko jakinarazpena egiten ez duen bitartean.

3. Jabetza intelektualeko eta Industria-jabetzako eskubideak.

EKIONA Iluminación Solar, S.L. da www.ekiona.com orria osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen titularra, marka, merkataritzako izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki eta izaera ez mugatuarekin, egile-eskubideekin babestuak daude diseinu grafikoa, iturburua, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak eta web gunean bildutako gainerako elementuak.

Web gunean sartu edo nabigatzeak inola ere ez du suposatuko EKIONA Iluminación Solar, S.L.-ek Erabiltzailearen alde bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egin, horiek eskualdatu eta guztiz edo partzialki uztea.

Horregatik, Erabiltzaileak aitortzen du www.ekiona.com web guneko eduki guztiak edo batzuk erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, aldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ustiaketa-moduk, edozein prozeduraren bitartez, EKIONA Iluminación Solar, S.L.-en berariazko eta idatzizko baimenik gabe, bere jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak haustea eragiten duela.

Interneten bitartez www.ekiona.com web guneari borondatez emandako datu pertsonal gisa hartzen ez den informazio guztia (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab.) EKIONA Iluminación Solar, S.L.-en jabetza esklusibora pasatuko da eta erabilerako eskubide mugagabeak izango ditu, horregatik emailearen aldeko inolako konpentsaziorik sortu gabe, ez eta beste edozein pertsonaren aldekorik ere.

4. Erantzukizun- eta berme-erregimena.

EKIONA Iluminación Solar, S.L.-ek ez du bermatzen www.ekiona.com web gunean bildutako informazioaren fidagarritasun, erabilgarritasun, egiazkotasun edo zehaztasuna, beraz, Erabiltzaileak informazio horretan jarritako erabilgarritasun edo itxaropenak huts egitetik ondorioztatutako izaera oroko kalte eta galerengatiko zuzeneko edo zeharkako edozein erantzukizun baztertzen du.

ondorioztatutako izaera oroko kalte eta galerengatiko zuzeneko edo zeharkako edozein erantzukizun baztertzen du. EKIONA Iluminación Solar, S.L.-ek aitortzen du bere aukeraren eta teknologiaren egoeraren barnean web gunearen funtzionamendu egokia nahiz birusik eta osagai kaltegarriak ez egotea ahalbidetzen duten neurri tekniko nahiz antolamenduko neurriak hartu izana. Hala eta guztiz ere, ondokoen erantzule egin daiteke: (a) www.ekiona.com orrian bildutako eduki eta zerbitzuen jarraitasun eta eskuragarritasuna; (b) eduki horietan akatsik ez egotea ez eta gerta litekeen edozein akats zuzentzea ere; (c) birus edota gainerako osagai kaltegarririk ez egotea www.ekiona.com orrian; (d) hartu diren segurtasun-neurrien erasoezintasuna; (e) www.ekiona.com orriko segurtasun-neurriak urratzen dituen edozein pertsonak eragin ditzakeen kalte edo galerak.

Erabiltzailea izango da hirugarrenen aurreko erantzule bakarra pertsonalki edo bere izenean www.ekiona.com web gunera bidalitako edozein komunikazio edo informazioren aurrean, bai eta web gune honetan bildutako eduki edo zerbitzuen legez kontrako erabilerarena ere.

EKIONA Iluminación Solar, S.L.-ek mantentze, konponketa, egunerapen edo hobekuntzako lanetarako aldi baterako eta aurreabisurik gabe www.ekiona.com.es web gunerako sarbidea eteteko eskubidea gordetzen du. Egoerak ahalbidetzen duen neurrian, EKIONA Iluminación Solar, S.L.-ek bere web gunean beharrezko aurrerapenarekin abisu bat argitaratuko du zerbitzuak eteteko aurreikusitako datarekin.

www.ekiona.com web gunean egon daitezkeen esteken helburu diren orrietan gerta daiteke EKIONA Iluminación Solar, S.L -ek inolako erantzukizunik ez hartzea, horien gaineko inolako kontrolik ez duelako, eta horien helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea izango da, beraz, Erabiltzaileak bere erantzukizunpean eskuratzen du horien edukia eta horietan ezarritako erabilera-baldintzen mende.

EKIONA Iluminación Solar, S.L. -ek ez du inolako erantzukizunik hartzen Erabiltzaileek webgunean bildutako eduki eta zerbitzuak erabiltzen dituzten moduaren inguruan. Ondorioz, ez du bermatzen Erabiltzaileek aipaturiko eduki eta zerbitzu horiez egin dezaketen erabilera baldintza orokor hauetara egokitu direnik, ez eta arretaz egingo dutenik ere.

5. Iraupena eta aldaketak.

EKIONA Iluminación Solar, S.L.-ek sarbideko baldintza orokor hauek guztiz edo partzialki aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak www.ekiona.com web gunean argitaratuz. Era berean, aurreabisurik gabe web gunean egoki deritzen aldaketa egin ahal izango ditu ematen dituen eduki eta zerbitzuak nahiz horiek aurkeztu edo kokatzeko modua aldatu, kendu edo gehituz. Ondorioz, ulertuko da indarrean daudenak Erabiltzailea www.ekiona.com web gunean sartzen denean argitaratuta daudenak izango direla, beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza horiek aldizka irakurri beharko ditu.

Baldintza berezietan ezarritakoa alde batera utzita, EKIONA Iluminación Solar, S.L.-ek amaitu edo etentzat jo ahal izango du orriko edukirako sarbidea edozein momentutan inolako aurreabisurik gabe, Erabiltzailearen aldetik kalte-ordainak eskatzeko inolako aukerarik gabe.

6. Legeria aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena.

6. Legeria aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena. EKIONA Iluminación Solar, S.L.-en eta Erabiltzailearen artean ezarritako harremanetan legeria aplikagarriaren eta jurisdikzio-eskumenaren inguruan indarrean dagoen araudian ezarritakoa eraenduko da. Hala eta guztiz ere, araudiak alderdientzako foro baten mende geratzearen aukera aurreikusten duen kasuak, hau da EKIONA Iluminación Solar, S.L. eta Erabiltzailearentzako, egokitu ahal izango litzaiekeen beste edozein forori berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende geratzen dira.

 © 2017 EKIONA Miramon Parke Teknologikoa Mikeletegi Pasealekua, 56 20009 Donostia Email: info@ekiona.com