farolas solares EKIONA eguzki energia

Bezero eremua

OSAGAIAK

Eguzki panelak

Panel fotovoltaikoak farolak elikatzeko behar den energia xurgatzeko ardura duten elementuak dira. Erabilitako teknologiak 20 urtetik gorako etengabeko ikerkuntza eta garapena ezagutu ditu. Azken urteotan materialek eta fabrikazio prozesuek hainbesteko bilakaera izan dute aipatutako panelek gaur egun goi mailako errendimendua lortzen dutela.

Eguzki argiztapeneko instalazioen kasuan, sistemaren dimentsionatze zuzena, eta zehazki eguzki panel fotovoltaikoarena, ezinbestekoa da argiztapen beharrekin bat egiteko. Eguzki panelaren potentzia zuzena aukeratzeko instalazioaren benetako kokapena ezagutu behar da, eta baita behar diren argiztapen orduak.

EKIONA Eguzki Argiztapenan, kontuan izaten ditugu eguzki farolaren dimentsionatze zuzenean eragiten duten elementu guztiak, bezeroaren beharrekin eta itxaropenekin bat egiteko helburuarekin.

Bateria

Bateria, akumulatzailea ere deitutakoa, eguzkiak panel fotovoltaikoaren bitartez ematen duen energia gero kontsumitu ahal izateko biltzeko ahalmena eskaintzen duen elementua da.

Hainbat teknologia daude merkatuan, barne diseinuarengatik (materialen teknologia) zein euren funtzionamenduarengatik desberdintzen direnak. Eguzki instalazioen kasuan, eskakizunak oso espezifikoak dira, geldo eta luze jotzen duten deskarga denboran modu onenean funtzionatuko duten bateriak beharrezko eginez. Helburu hori GEL eta AGM bateriekin lortzen da, azken hauek izanik aurreratuenak eta EKIONAk aukeratzen dituenak bere eguzki faroletan integratzeko.

Eguzki ordu gutxiko eta/edo giro lainotsuko egunetan argiztatzeko helburuarekin, beharrezkoa da pilatze sistemaren (bateria) dimentsionatze zuzena.

EKIONA Eguzki Argiztapenan, kontuan izaten dugu instalazioaren kokapena zein bateriaren beharrezko autonomia, kontrako baldintza klimatologikoak dituzten egunetan ere argiztapena bermatzeko helburuarekin.

Erregulatzailea

Karga erregulartzailea, orokorki erregulatzailea deitua, baterien egoera kontrolatzen duen eta bere kargaren arabera pasatuko den korrontea dosifikatzen duen ekipo elektronikoa da.

Erregulatzailearen beste ezaugarri nagusietako bat da honek karga mugatzen duela bateria beti egon dadin bere egoera onenean, gerta daitezkeen gainkargetatik zein gehiegizko deskargetatik babestuz, eta modu horretan bateriaren bizitza erabilgarria gutxitu dadin saihestuz.

Aipatutako ezaugarriez gain, EKIONA Eguzki Argiztapeneko azken belaunaldiko erregulatzaileek, beste gauzen artean, tentsioa automatikoki detektatzeko elementu bat dute; sistema horrek matxurei hartzen diete aurre, korronte eta tenperatura gehiegikeriez babestuz, eta kontrolatzailearen funtzionamendua automatikoki ipintzen du martxan, eguzki farolaren errendimendu osoa bermatuz.

Panel Solar de farolas EKIONA

farolas solares led ecológicas EKIONA
 © 2018 EKIONA Miramon Parke Teknologikoa Mikeletegi Pasealekua, 56 20009 Donostia Email: info@ekiona.com