farolas solares EKIONA eguzki energia

Bezero eremua

FUNTZIONAMENDUA

Eguzki energia fotovoltaikoa eguzki energiaren bilketan (fotoiak) eta ondorengo energia elektrikoan (elektroiak) bihurtzean oinarritzen da.

Transformazio horretarako eguzki plaka edo panel fotovoltaiko ezagunak erabiltzen dira, euren artean konektatutako eguzki zelulen multzo batekin osatuak. Fotoiak, eguzki erradiaziotik datozenak, zeluletako superfiziera iristen dira eta hor material erdi-eroalek xurgatzen dituzte. Fotoiek talka egiten dute elektroiak askatu eta zirkulazioan jarriz, modu horretan elektrizitatea sortuz.

Modulu fotovoltaikoek erradiazio zuzena zein zehaztugabea onartzen dute, eta energia elektrikoa sortzeko gai dira egun lainotsuetan ere.

Egunaren edo gauaren edozein unetan eguzkiak sortutako energia kontsumitu ahal izateko asmoarekin, eragindako energia baterietan pilatzen da. Baterietako karga eta deskarga erregulatzeko karga-erregulatzailea behar da. Bere funtzio nagusia bateriaren gainkarga edo gehiegizko deskargak saihestea da eta honek lan egin dezala errendimendu onenaren puntuan.

Gehigarri elementu moduan, gomendagarria da luminarietako pizteak eta itzaltzeak, eta baita intentsitate luminikoa, kudeatu ditzakeen zentralita elektronikoa gehitzea. Zentralita hori programatu ahal izango litzateke erabiltzailearen argiztapen beharrei erantzunez, eta instalazioa osatzen duten elementuen, batez ere bateriaren, bizitza luzatzeko.

Panel Solar de farolas EKIONA

farolas solares led ecológicas EKIONA
 © 2017 EKIONA Miramon Parke Teknologikoa Mikeletegi Pasealekua, 56 20009 Donostia Email: info@ekiona.com