farolas solares EKIONA zerbitzuak

Bezero eremua

ARGIZTAPEN IRTENBIDEAK

Gaur egungo merkatuan, eguzki farolak tamainu eta ahalmenen arabera merkaturatzen dira. Horrek egiten du kasu gehienetan farolak ez funtzionatzea behar den moduan, ez baitira dimentsionatu bezeroaren argiztapen beharren arabera. Orokorrean, merkatuan dauden farolak aldatu ezin diren aurrez prestatutako parametroak dituzte. Farolak antzerakoak dira, etorkizuneko kokapena eta argiztapen beharra edozein izanda ere.

EKIONA Eguzki Argiztapenan gure bezeroen argiztapen beharrei behar den moduan erantzutea dugu helburutzat.

  • Argiztapena eskatzen den kokapenaren egoera geografikoa egiaztatzen dugu eta egiazko energia elektrikoaren produkzioa kalkulatzen dugu, puntu horretan neurtutako eguzki erradiazioaren bidez.
  • Benetako argiztapen beharrak eta eskatutako funtzionamendu orduak (argiztapen ordu kopurua) txekeatzen ditugu.
  • Eguzki farola dimentsionatzen dugu aurrez aipatutako parametroen arabera eta honakoak kontuan hartuz:
Argi-potentzia Eskatutako argi-potentziaren arabera (15 W-tik aurrera)
LED lentearen optikoa LED-en irekidura angelua argiztatu nahi den tokiaren arabera
K kolorearen tenperatura Igorritako argiaren tonalitatea da. Hainbat tonalitateen artean aukeratzeko: beroa, erdi mailakoa eta hotza
Eguzki panelaren potentzia Instalatutako LED potentziaren eta argiztatu behar den kokapenean dagoen eguzki erradiazioaren arabera, zehazten dira eguzki panel fotovoltaikoaren potentzia eta ezaugarriak
Bateriaren ahalmena Pilatze sistemaren autonomiaren dimentsionatzea nolakoa den, hala zehazten da ahalmen handiagoko edo txikiagoko bateria erabiltzea
Mastaren altuera Zehazten du, LED-aren irekierarekin batera, argiztatutako espazioa. Argiztatu beharreko bidearen arabera ere zehazten da
Eguzki panelaren inklinazioa Egoera geografikoaren, erabilera sasoiaren eta dimentsionatzearen arabera, zehazten da eguzki panel fotovoltaikoaren inklinazio komenigarriena
Argiztapen ordutegia Pizte eta itzaltze ordutegiak zehaztu ditzakegu, eta baita intentsitatearen moteltze tarteak
Argiztapen intentsitatea Bezeroaren edo bidearen beharrek zehaztuko dute. Intentsitate hori EKIONAk modu zehatzean kontrolatzen du
  • Fabrikatutako farola bakoitza egindako dimentsionatzearen arabera dago eginda eta testatuta.

EKIONA Eguzki Argiztapenan KEN 04 azken belaunaldiko zentralita elektronikoa garatu dugu. Bere ezaugarri nagusien artean, luminarien pizte eta itzaltzeak programatzeko ahalmena nabarmendu daiteke eta baita euren intentsitatea erregulatzekoa. Modu horretan, argi fluxua jaisten da eta, ondorioz, energia aurreztu (bizitza luzeagoa bateriarentzat) eskaera gutxiagoko uneetan.

Bestalde, gure I+G+b sailean LOK 04 Telegestio Integraleko sistema dihardugu garatzen, berarekin ezagutu ahal baititzakegu denbora errealean argiztapen sistemekin, baterien kargaren egoerekin, tenperaturekin, intentsitatearekin, voltajearekin etb.-ekin lotutako datu guztiak, eta baita argiztapen eta programazio parametroak aldatu bezeroak eskatutakoaren arabera.

EKIONA Eguzki Argiztapenak diseinatu eta landutako gaur egungo sistemarekin, bezeroak txekeatu ahal izango du urrutitik sistemaren edozein anomalia eta instalatutako farola bakoitza telegestionatzeko ahalmena izango du, argiztapen intentsitate, pizte eta itzaltze programazio etb.-eko parametroak aldatuz eta modu horretan instalazioaren kontrol osoa eskuratuz.

 © 2017 EKIONA Miramon Parke Teknologikoa Mikeletegi Pasealekua, 56 20009 Donostia Email: info@ekiona.com