farolas solares EKIONA teknologia

Bezero eremua

I+G+b

Merkatuko eguzki argiztapen sistema onenak eskaintzeko helburuarekin, EKIONAn lan-talde espezifikoak sortzearen alde egin dugu diseinu, elektronika eta optikaren arloetako irtenbide onenen bila.

EKIONA Eguzki Argiztapeneko diseinu sailean farolen inplementazio atal mekaniko osoa garatu dugu, jokabidea eta kalitateak hobetuz. Etengabeko bilakaeran gaude, punta-puntako teknologiak egokituz eta, modu horretan, azken belaunaldiko produktuak eskainiz.

  • Mastendako material berriak. Aluminioak, aire zabalean portaera hobetzeko akaberak.
  • Toberaren diseinu berriak, emaitza onena eskaintzeko helburuarekin, bai estetikoki, eta baita mekanika eta dinamika arloetan.
  • Osagai onenen bilaketa, prestazioak optimizatzeko; FV panelak, bateriak, sentsoreak, etb.
  • Muntaia prozesu desberdinak, instalazioa egitea arintzeko helburuarekin.

Bai Elektronika Taldean zein Optikakoan etengabe dihardugu osagai guztiak garatzen eta hobetzen, euren eraginkortasun maila igoz, fidagarritasuna handituz eta kontsumoa gutxituz. Bide beretik, harremanetan gaude etengabe LED fabrikatzaile onenekin lehen lerroko osagaien diseinu eta lanketarako, gure garapenetan inplementatzeko.

  • Teknologia berriak elektronikaren esparruan, soiltasuna, fidagarritasuna eta aurrezpen energetikoaren bila.
  • Zentralita elektronikoa eta erregulatzailearen sistema integratu berriak, balore gehigarria emanez enpresa moduan.
  • Telegestio sistemaren integrazioa gure emaitzetan.
  • “Bakoitzari egokitutako” diseinuak, gure eguzki argiztapen sistemetako funtzioak eta parametroak pertsonalizatuak izateko aukera izan dezaten bezeroak hala eskatuz gero.
  • LED fabrikatzaileekin batera, ren ildo teknologikoekin hobeto ezkontzen diren emaitzen garapena, bai pertsonalizatze, zein fidagarritasun eta azken emaitzaren arloetan.
Iluminación solar EKIONA personalizada

Sistema de Telegestión EKIONA
 © 2018 EKIONA Miramon Parke Teknologikoa Mikeletegi Pasealekua, 56 20009 Donostia Email: info@ekiona.com