farolas solares EKIONA teknologia

Bezero eremua

ARGIZTAPENA

LED Teknologia

LED (Light Emitting Diode edo Diodo Argi Igorlea) material erdi-eroaleko gainjarritako hainbat kapekin osatutako diodoa da, zuzenki polarizatzen denean argia ematen duena uhin longitud (kolore) batean edo gehiagotan.

LED teknologiak, etengabeko bilakaeran, aplikazio asko ditu eta askotarikoak. Gaur egun ditugun hainbat elementu eta tresnek -autoen optikak, telebistak, ordenagailu-pantailak, seinaleztapen sistemak, etxeetako argiztapena, eta kanpoko argiztapenerako aplikazioak- LED ohiko elementua bihurtu dute gure ingurunean.

Aipatutako teknologiak oso gutxitutako kontsumoak eta errendimendu luminiko altuak vatioko 80 eta 130 lumenen artekoa (lm/w) eta errendimendu kromatiko ezinhobea (IRC=80) ematen ditu. Bizitza erabilgarria erabilerarako 50.000 ordutik gorakotzat jotzen da, horrek berau ordezkatzea saihestuz 25 urte pasatu arte (batazbesteko erabilera: 5 ordu/egunean).

LED sistemen ezaugarri nagusietako bat eskaintzen duen kontrol maila altua da, bere funtzionamendua eta argitasuna kudeatu ahal izanik erabiltzailearen beharren edo eskakizunen arabera.

LED teknologian oinarritutako argiztapen sistemetako fabrikazio liderrekin zuzeneko kontaktuan, EKIONA Eguzki Argiztapenan aipatutako tecnologia egokitzen dugu emaitza onenak eskainiz bai eraginkortasun energetikoari dagokionez eta baita eboluzio teknologikoaren arloan.

LED beraren kalitateaz eta errendimenduaz gain, kontuan izan behar dugu argiztatu beharreko eremua. Modu eraginkorrenean egiteko helburuarekin, optika argi fluxua behar dugun zonaldean kontzentratzeko diseinatu behar da, desberdina izanik argiztatu behar duen bidearen arabera: bizikleta-errail, oinezkoendako pasealekua, parkea, bidea, lorategi eremua, etb.

EKIONA Eguzki Argiztapenan, instalazioaren ingurunearen ikerketa sakona egiten dugu, argiztapen irtenbidea gure bezeroen eskakizunetara egokitzeko.

Lanpara fluoreszentea

Lanpara fluoreszenteetatik lortutako argia eguneko argiaren oso antzekoa da eta hedatua dago barne argiztapenean.

Teknologia fluoreszentearen (presio baxuko mercurio lurruna) bidezko argiztapen sistemak vatioko 60-80 lumeneko (lm/w) argi errendimendu onargarria dute eta errendimendu kromatiko ona (IRC=60). Bizitza erabilgarria, bestalde, oso baxua da, gutxi gorabehera 7.500 ordukoa.

Adierazgarria da, gainera, erregulazio zehaztapenetan eskaintzen duen kontrol urria. Gehitu dezaiokegun beste oztopo bat da argiztapen sistemari balasto edo abiagailu gehitu beharra honen funtzionamendu egokirako.

Sodiozko lanpara

Teknologia hori oso zabaldua dago herriko argietan. Egiaztatutako teknologia da, baina LED-ekin konparatuz hainbat eragozpen disuena, batez ere bere bizitza erabilgarri mugatuarengatik (8.000-10.000 ordu), baina baita bere kontrolarengatik.

Sodio baporezko lanparen artean, presio baxukoak eta altukoak desberdindu ditzazkegu.

Presio baxuko sodio baporeko lanparen errendimendu kromatikoa oso baxua da (IRC=0), horrek koloreak desberdintzea ahalbidetzen ez duelarik. Presio altukoak errendimendu kromatiko handiagoa ematen dute (IRC=25) eta horrek kalitate handiagoko koloreen erreprodukzioa eskaintzen du.

Bere funtzionamendu teknologiaren eraginez, bonbillen piztea ez da berehala ematen, denbora tarte bat behar izanik, 5 eta 10 minutu artekoa, bere errendimendu osoa lortzeko.

Iluminación solar EKIONA personalizada

Sistema de Telegestión EKIONA
 © 2018 EKIONA Miramon Parke Teknologikoa Mikeletegi Pasealekua, 56 20009 Donostia Email: info@ekiona.com