Abaltzisketa proiektua

43° 02' 54.4" N 2° 06' 19.6" W
Proiektuaren informazioa

Autobus geltoki eta baserrietako sarrera batzuk argitzeko asmoz egin da eguzki farolen instalazioa.

 

LED motako argiteria, KENLOK sistema adimentsua, presentzia sentsoreak eta ILUMEK tele-kudeaketa sistemaz osaturiko eguzki farolen instalazio honekin etxebizitzako lagunek euren etxeetara segurtasun osoz sartzea lortu da. Autobus geltokien erabiltzaileek ere segurtasunez eta erosotasunez itxaron dezakete autobusa iritsi arte.