Girona probintziako Arenys d’Empordà herrian EKIONA-ko URBAN serieko eguzki farola bat jarri da.
Jarritako eguzki farolak LED motako luminariak eta KENLOK zentralita adimentsua daramate. Honi esker, farolaren osagaien bizi iraupena luzatzea lortu da eta ILUMEK kudeaketa plataformari esker eguzki farolak saretik kontrolatzen dira, baita berauen datuak monitorizatu ere.
Gainera, presentzia sentsoredun farolak izanik, momentuan beharrezkoa den argiztapen maila ematen dute farola hauek, argiztapen sistemaren efizientzia igoaz.
EKIONAKO eguzki farolei esker, zaborguneetako argiztapen beharrak asebete dira.