Hiriko errepideak

29° 06' 08.8" N 13° 36' 43.7" W
Category
Urbano
Proiektuaren informazioa

 
Teguise herriko hiru tokitan 7 eguzki farola jarri dira, hain zuzen Sóo, Caleta de Caballo eta Tahichen.

 

Jarritako eguzki farolak LED motako luminariak eta KENLOK zentralita adimentsua daramate. Honi esker, farolen osagaien bizi iraupena luzatzea lortu da eta ILUMEK kudeaketa plataformari esker eguzki farolak saretik kontrolatzen dira, baita berauen datuak monitorizatu ere.

 

Teguiseko Udalerriak aipaturiko tokiak argiztatzeko helburua bete du inongo herri lan edo zangarik egin gabe, modu honetan, ingurumena zaindu eta argiztapen jasangarri eta energia berriztagarrien aldeko apustu garbia egin duelarik.