Historia

Donostiako Miramon Parke Teknologikoan kokaturik dago EKIONA eta 2010. urtetik aurrera, egungo beharretara egokitzen diren eguzki argiztapen soluzioak eskaintzen ditu.

 

Energia berriztagarri-sektorean urte askotako esperientziak bermaturik, eguzki farolak diseinatu, garatu, ekoitzi eta merkaturatzeaz arduratzen gara. Gure eguzki argiztapen soluzioak energia berriztagarrietan eta LED teknologian oinarritzen dira.

 

Gazteak gara eta jakintza-alor anitzeko lan taldea osatzen dugu. Urteetako esperientzia dugu eguzki argiztapen sektorean eta produktu eta zerbitzu berritzaileak sortzeko ideia asko ditugu.

  • Muturreko baldintzetan ere funtzionatzeko egokituak
  • Diseinu funtzionala
  • Europan ekoitzia
  • Proiektu bakoitzerako argi-ikerketa
  • Eguzki-farolen Tele-kudeaketa
  • Proiektu txiki nahiz handietarako ekoizpen malgua