04 Feb Leader Programa 2021 – LEADER herrien azpiegituretarako, oinarrizko zerbitzuetarako eta berritzeko inbertsiotarako laguntzak
HELBURUA
Laguntza hauen xedea Euskal Autonomia Erkidegoan azpiegitura txikien sorrera eta hobekuntza sustatzea dira, baita oinarrizko zerbitzuen zein LEADER eremuen eraberritzea sustatzea ere.
DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAK
Energia berriztagarriekin, energia-aurrezpenarekin, biomasarekin eta district heating-arekin zerikusia duten proiektuak. Baita, biztanle-guneen egokitzapenarekin lotura duten proiektuak ere, hala nola, urbanizazioak, euri-urak, plazak, zerbitzu bat eskaintzen duten eraikinen irisgarritasuna, aparkalekuak, parkeak eta lorategiak, haur-parkeak, argiteria, hiri-altzariak, markesinak eta abar.
ONURADUNAK
- Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak.
- Tokiko sektore publiko instituzionala: tokiko erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta tokiko titulartasun publikoa duten merkataritza-sozietateak.
- Landa Garapeneko Elkarteak (LGE), toki-erakundeek Leader eremu baten aldeko proiektua martxan jartzea haien esku uzten dutenean edo agintzen dietenean.
EPEA
Laguntza eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik. Eskaera presentziala aurkeztekotan, kontsultza ezazu zure eskualdeko Landa Garapen Elkartearekin eta oroitu aurretiko hitzordua hartzeaz.