Leader Programa 2020 – LEADER herrien azpiegituretarako, oinarrizko zerbitzuetarako eta berritzeko inbertsiotarako laguntzak

Leader Programa 2020 – LEADER herrien azpiegituretarako, oinarrizko zerbitzuetarako eta berritzeko inbertsiotarako laguntzak

HELBURUA

Laguntza hauen xedea Euskal Autonomia Erkidegoan azpiegitura txikien sorrera eta hobekuntza sustatzea da, baita oinarrizko zerbitzuen zein  LEADER eremuen eraberritzea sustatzea ere.

 

DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAK

Energia berriztagarriekin, energia-aurrezpenarekin, biomasarekin eta district heating-arekin zerikusia duten proiektuak. Baita, biztanle-guneen egokitzapenarekin lotura duten proiektuak ere, hala nola, urbanizazioak, euri-urak, plazak, zerbitzu bat eskaintzen duten eraikinen irisgarritasuna, aparkalekuak, parkeak eta lorategiak, haur-parkeak, argiteria, hiri-altzariak, markesinak eta abar.

 

ONURADUNAK

  • Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak.
  • Tokiko sektore publiko instituzionala: tokiko erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta tokiko titulartasun publikoa duten merkataritza-sozietateak.
  • Landa Garapeneko Elkarteak (LGE), toki-erakundeek Leader eremu baten aldeko proiektua martxan jartzea haien esku uzten dutenean edo agintzen dietenean.

 

EPEA

Laguntza eskaerak aurkezteko epea urriaren 5a arte egongo da zabalik. Eskaera presentziala aurkeztekotan, kontsultza ezazu zure eskualdeko Landa Garapen Elkartearekin eta oroitu aurretiko hitzordua hartzeaz.

Leader Programa 2020 inguruko informazio guztia lortzeko