URBAN modeloko 26 eguzki farola instalatu dira Orion, Gipuzkoan kokatuta dagoen kostaldeko herrian.
Instalatutako farolak LED argiarekin, farolaren osagarriak kontrolatu eta hauen bizi iraupena luzatzen duen KENLOK zentralita adimentsuarekin,online kudeaketa eta monitorizazioa ahalbidetzen duen ILUMEK telegestio sistemarekin daude hornituta. Horretaz gain, farola hauek presentzia detektagailu bat ere badute; pertsonaren bat detektatuz gero, argiaren intentsitatea handitzen da. Honek instalazioa eraginkorragoa egiten du.
Farola hauen instalazioak San Martin Ermitara doan bidea era egoki eta eraginkor batean argiztatzea ahalbidetu du.