FAROLA

ADIMENTSUA

Gau guztian zehar argiztapen publikoa bermatzeko helburuarekin, KENLOK zentralita adimentsua eta ILUMEK tele-kudeaketa sistema garatu ditugu.

 

Gure sistema elektronikoa bateriaren karga kudeatzeko gai da, gain-karga eta gain-deskargak ekidinez. Guztiz programagarria den sistema da eta energiaren kontsumoa era eraginkorrean kudeatzen du.

Zigbee/RF izeneko kontsumo baxuko eta maila altuko komunikazio protokoloen bitartez, EKIONA-ko eguzki farolak bata bestearekin komunikatzen dira eta farola bakoitzaren informazioa kudeaketa zentrora bidaltzen dute.

 

ILUMEK-en bitartez, erabiltzailea edozein dispositibotik sar daiteke bere instalaziora internet bidez. Uneoro jakingo du farola bakoitzaren egoera, bateriaren karga, argiztapen maila, segurtasuna, etab.

Horretaz gain, argiztapen irizpidea eta ordutegia aldatu ahalko ditu nahieran.

BERMATUTAKO

FIDAGARRITASUNA

Kasu bakoitzean soluzio onena eskaintzeko helburuarekin, EKIONA-ren apustua diseinu, elektronika eta optika lan-taldeak sortzea izan da.

 

Farolaren atal mekaniko guztiak diseinatu, garatu eta ekoizten ditugu, osagai bakoitzaren erabilera eta kalitatea etengabe berrituaz, azken generazioko produktuak eskaintzeko helburuarekin.

 

  • Material eta tratamendu berriak zutabeen iraunkortasuna hobetzeko.
  • Kaxa diseinu berriak estetika eta funtzionaltasuna hobetzeko.
  • Punta-puntako osagaien ikerketa eta erabilpena; Eguzki panelak, bateriak, luminariak, sentsoreak, etab.
  • Muntai aukera ezberdinak prozesua arindu eta errazteko.

 

Etengabe ari gara elektronika teknologia berriak integratzen, efizientzia energetikoa, fidagarritasuna eta erraztasunaren bila.

EFIZIENTZIA

ALTUKO LED-ak

LED teknologiaren etengabeko garapenak 120 lm/W-tik gorako efizientziako eta 50.000 ordutik gorako bizi iraupeneko kontsumoak ahalbidetzen ditu.

 

Sistema hauen ezaugarri esanguratsuenetako bat argiztapen mailaren kontrola da, zein erabiltzaileen beharren arabera erregulatu daitekeen.

 

EKIONA-n kasu bakoitzerako soluzio onenak eskaintzen ditugu, bai efizientzia aldetik eta baita teknologia aurreratuko osagaien aldetik. Mundu mailan liderrak diren LED ekoizleekin egiten dugu lan.

KORROSIOAREN AURKAKO

BERMEA

Ekoizten ditugun eguzki farolek herdoilaren kontrako tratamendua daramate, beren iraupena 20 urtera luzatzen delarik.

 

Zutabea zein gainontzeko osagaiak kalitate altuko altzairuz ekoizten ditugu eta galbanizazio tratamenduaren bitartez babesten dugu altzairua. Gainera, pintura mota ezberdinen bitartez helburu estetiko ezberdinak betetzeaz gain, babes gehigarria eskaintzen dugu, gatz-inguruneetarako pintura bereziak barne.