16 Oct EKIONA-k OLINTU izeneko farola berria aurkeztu du 2020ko Greencities foroan
Greencities Nazioarteko Kongresuaren 11. edizioak Malagan leku izan du pasa den irailak 30 eta urriak 1 bitartean. Bertan, Ekionak parte hartu du bere azken eguzki argiztapen soluzioa aurkeztuz.
Covid-19ak eragindako osasun krisia eta berorrek ekarri dituen neurriez markatutako ekitaldia izan da OLINTU serie berriaren merkaturatze agertokia. Farola berrien ezaugarri adierazgarrietako bat, litiozko bateriak dira, haiei esker, eraginkortasun energetiko handiagoa lortzen baita. Era berean, farolek, energia-dentsitate eta deskarga-sakonera handiagoa dute, bateriaren tamaina txikiagotuz, eta linea leun eta minimalisten diseinu trinkoa eskainiz.
Aurreko modeloak bezala, modelo berriak KENLOK izeneko zentralita adimentsua eta ILUMEK tele-kudeaketa sistema dakartza. Gainera, instalazio-sistema sinpleak kostuak aurrezten ditu farolak muntatzerako garaian, ez baitu obra zibilen beharrik, ez eta sare elektrikoarekiko inolako konexioaren beharrik.
Aurten, Covid-19-aren krisiaren ondorioz, Nazioarteko Greencities Kongresuak, hiri jasangarri eta adimentsuetarako trantsizioaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Kongresuaren xedea, prozesu horretan parte hartzen duten agente guztiak kontaktuak jartzean datza, alegia, erakunde, udal, enpresa eta profesionalak, hauek denek, etorkizun iraunkor eta adimentsu baterako informazio-teknologien erabilerari adore emateko politika publikoak bultza ditzaten.
Kongresua arrakastatsua izan da, naiz eta pandemiak ohiko hainbat jarduera galarazi dituen. 11. edizio honek, 1500 profesional inguru, 53 hiri, 170 entitate eta hogei bat herrialde batu ditu, hala adierazi du Greencities Foroak.
OLINTU Serie berritzaileari buruz gehiago jakin ezazu!