30 Jul EKONOMIA ZIRKULARRA: ekonomia eraginkor eta iraunkor baten biderantz
Gure oraingo ekonomia lineala, “ekoiztu, erabili eta bota”-tzearena, bere ahalmenaren amaierara iristen ari da, baliabide, energia eta kredituak mugagabeak eta oso errez lortzen zirela uste zen deboraldi baten adierazle baita. Ez ginen ohartzen, naturaren zikloa ez jarraitzeagatik, gure ingurumenari egiten ari ginen kalteaz. Horregatik, gure egungo beharrekin bat datozen bide berriak bilatzeko unea irirtsi zen. Horrela sortzen da Ekonomia Zirkularra, “murriztu, berrerabili eta birziklatzea” -ren kontzeptu berriak forma hartzen duelarik gure egungo gizartean finkatzeko bideak eraikiz.
Produktu, osagarri eta baliabideen erabilgarritasuna eta balioa sisteman mantentzea lortu nahi du ekonomia zirkuarrak, edo beste modu batera esanda, hondakinak gure ekosistematik ezabatzea. Materia biodegradagarri oro naturara bueltatu behar da eta biodegradagarria ez dena, sisteman berriro barneratu.
Zertan bereizten da ekonomia zirkularra?
- Eko-sorkuntza: produktu baten bizitza zikloaren ingurumen-eragina kontutan hartzen ditubere sortkuntzan lekukoratzeko.
- Lurraldeko ekologia eta industriala:
- Funtzionaltasunaren ekonomia: produktuaren erabilpena edo alokairua sustatzea, honen jabetza ordez. Produktuaren zeregina bere amaierara iristean, hau enpresara bueltatzen da berrerabili daitezkeen zatiak beste produktu batzuetan ezar daitezen.
- Bigarren erabilpena: kontsumitzaileen beharrak asetzen ez dituzten produktuak zirkuitu ekonomikoan berriz sartzea.
- Berrerabilpena: produktu berriak sortzeko hondakinak edo hauen osagai batzuk berrerabiltzea.
- Konponketa: hondatu diren produktuei bigarren erabilpen bat topatzea.
- Birziklapena: Materialetan dauden hondakinak erabiltzea.
- Balorizazioa: birziklatu ezin daitezkeen hondakinak energetikoki ustiatzea.
Ekonomia zirkularraren garapenak gure sisteman baliabide naturalen erabilpena gutxitzen, hondakinen ekoizpena murrizten eta kontsumo energetikoa mugatzen lagundu beharko luke. Bestalde, ekonomia linealaren alde, zirkularrak enpresentzako eta kontsumitzaileentzako oinarrizko hobekuntza bat suposatzen du. Baliabideen berrerabilpen-lanetan jarduten duten enpresak gainontzekoak baino errentagarriagoak dira, produkzio kostuak murrizten direnean, salmenta prezioak ere merketzen baitira, azken kontsumitzaileari mesede eginez.
Gure ohiturak ekonomia zirkular batetaruntz aldatzearen arrazoia ez da bidean lor ditzakegun irabazi ekonomikoengatik egin behar, baizik eta ingurumenari egiten diogun kaltea murriztu eta gure ekintzen balio soziala hazteko asmoz.
Europa, eta gainontzeko herrialdeak, ekonomia eraginkor eta iraunkor batetan eraldatzeko prest gaudela uste al duzue?