08 Jun Kolonbiak jasangarritasunaren alde egiten du apustu
Maiatzaren 30-etik ekainare 1-era Cartagena de Indias-en Ur, Saneamendu, Ingurune eta Energia Berriztagarrietako Nazioarteko ACODAL izeneko Kongresu prestigiotsuarekin eta maiatzaren 31-etik ekainaren 2-ra Medellín-en ospatutako Eguzki-energia, higikortasun elektriko eta LED argiztapenaren gaineko Nazioarteko topaketarekin (ExpoSolar) bat etorriz, Kolonbiara gerturatu ginen eguzki argitapen konponbide adimentsu berriak ezagutzera emateko.
Latinoamerikako 4. ekonomiarik handiena izanik, Kolonbiak energia berriztagarrien sorkuntzan aurrera egin du azkenaldi honetan eta 2030. urterako, energia garbi edo berriztagarri ez konbentzionalen %30-a kontsumitzea du helburu.
Herria biziten ari den susperraldi une hau aprobetxatuz, Europan zehar egindako hainbat proiektuek eman diguen esperientziari esker, Etorkizuneko Hirien eta Ingurumen-sektoreko Teknologia Digitalen arloei buruz hitz egitera gonbidatuak izan ginen.
Eusko Jaurlatzitzak Aclima-rekin batera ACODAL-en eduki duen erakusketa-gune propioari esker eta bi ferietara gonbidatu interesgarriak joan direla eta, gure ingurumen eta tele-kudeaketa konponbide adimentsuak aurkezteko aukera izan genuen udalerri askorekin egon ginen harremanetan. Azaldutako soluzio hauek aurrezki asko dakartza farolaak kokatzen diren momentuan, hauen manteinuan eta elektrizitate kostuetan, eta Smart City erreferente bilakatzearen helburuekin bat datoz.
Kolonbiak, energia berriztagarrien inbertsiorako ezarri dituen helburuak lortu ditzan, Ekionatik soluzio abangoadistenak eskaintzearen konpromisoa hartzen dugu.