LURRALDE ADIMENTSUAK: herrialde adimentsuetatik haratago

LURRALDE ADIMENTSUAK: herrialde adimentsuetatik haratago

Smart City edo herrialde adimentsuak, aurrerapen teknologikoen bitartez hauen biztanleen bizi-kalitatea eta ingurumenaren iraunkortasuna hobetzea bilatzen duten hiriak dira. Smart City baten helburua hauen Liburu Zuriak dioen bezala “kudeaketa eraginkor bat lortu behar da hiriko eremu guztietan: hirigintza, azpiegitura, garraio, zerbitzu, osasun, hezkuntza, segurtasun publiko eta energian, bai hiriko eta baita hiritarren beharrak ere asetzeko asmoz“.

Baina gaur egun ez gara herrialde adimentsuen arloan soilik mintzatzen. Irla adimentsu eta eskualde adimentsuen alorrak geroz eta indar gehiago hartzen ari dira. Azken finean, internazionalki ‘Smart Sustainable Cities and Communities’ bezala ezagutzen den “Lurralde adimentsu”-en kontzeptua finkatzen ari da gizartearen artean, hiri bat baino zabalagoa den ingurune bati buruz ari garenean.

 

Baina orduan, zer da lurralde adimentsu bat?

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) “oraingo eta etorkizuneko belaunaldien beharrak bermatzen dituzten informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) eta bizi-kalitatea, lanen eta hiri-zerbitzu eta lehiakortasunen eraginkortasuna hobetzeko beste bide batzuk erabiltzen dituzten lurralde berritzaileak” bezala definitzen du.

 

Lurralde adimentsuen izateko arrazoiak:

  • Proiektu estrategikoen bidez hedatzen dira. Proiektu hauek eskualdeengan dute interes berezi bat eta lurralde hauek eraldatzeko izugarrizko ahalmena dute.
  • Paisaiekin, ingurune eta existitzen diren hiritar-sistemen konekxioekin integratzea bilatzen duten proiektuak dira.
  • Berrikuntzagatik egiten dute apostu proiektu hauek.
  • Hiriko erabilera motetan, hirigintzako balio tradizionalak berreskuratzeko, fusio eta nahasketaren kontzeptuetan dute oinarria. Hiriko bizimodu sustatu nahi da, behar energetikoak eta mugikortasuna gutxituz.
  • Hirigintza bizitza osasuntsu baterako. Balioen hirigintzak kontzeptuengan du erantzukizuna, beraz, espacio publikoetan lekuak sortu behar dira bertan biztanleek euren bizimodua sustazeko.
  • Hirigintza iraunkor eta arkitektura bioklimatikoa. Energia gutxi kontsumitzen diren lekuak eta ingurunea errespetatzen dutenak.
  • Igorpen ezaren helburua. Edo ahal den neurrian, igorpenak gutxitzea.
  • Ur eta hondakinen erabateko birziklapen zikloak. Ura baliabide urri bat da eta gure planetan eskasia dagoenez, hau babestu behar dugu, birziklatu… Berdina gertatzen zaigu zaborrarekin, zikinkeria gehiegi sortzen dugu eta hau ondoren datozen belaunaldientzat oso mingarria izan daiteke.
  • Azken Belaunaldiko Teknologia Digitala. Bitartekari moduan teknologia digitala ezarri hirien hobekuntzarako, ingurune bizigarri bat sortzeko, lehiakorragoa… Beti ere, azken muga bat bezala erabili gabe.
  • Errentabilitate ekonomiko eta soziala. Bi alderdi hauek eduki behar dira kontutan proiektuak bilatzena, ez dute ekonomikoki errentagarriak direnak soilik balio.

 

Espainian, 2011. urtean, RECI izeneko herrialde adimentsuen sarea sortu zen, hiriek euren esperientziak, arrakastak eta porrotak partekatu ahal izateko eztabaida-lekua, eta, honela, denon artean etorkizun jasangarri batetaruntz beharrak, zerbitzuak, soluzioak eta ekipamenduak bideratzen ikasteko.

2017ko ekainean, SESIAD-eko Idazkaria den José María Lassallek, Big Dataren bidez garaturiko estatu adimentsu bat proposatu zuen, herri adimentsuen arteko koneksioak errazteko, norako turistiko adimentsuak diseinatzeko, landa-elkarte adimentsuak eta 4.0. zerbitzu publikoak ezartzeko.

Hiriak edo lurraldeak pertsonentzako dira, gaur egungo belaunaldiak, eta datorrenengoentzat batez ere. Baina, orain arteko bidea jarraituz gero, 2030. urtean, Lurra jasangaitza izaten hasiko da eta, 2050. urterako espero diren datuak ez dira batere mesedegarriak. Horrexegatik, pertsonak planteamendu ororen erdigune izan behar dira arrakastaren gako bezala.

Lurraldeek, sentsore eta komunikazio sistemak integraturik dituzten zerbitzu eta hornikuntzak alokatzeaz egokitu behar dira. Moldaketa hauek egiten ez badira, lurraldeak geroz eta garestiagoak izango dira, interes gutxiagokoak hauen biztanle eta enpresentzat eta zonalde degradatuetan bilakatuko dira.

Jakituak gara etorkizuneko belaunaldiei uzten ari garen geroaldiaz?