06 Apr Logroñoko Skyline berria
Gaur goizean, LED teknologia erabili den Skyline serie berriko 18 eguzki farolaz osaturiko instalazioa zabaldu da Logroñon. Diseinua EKIONA Eguzki Argiztapenaren eskutik dator eta Electrificaciones Riojanas enpresak ipini ditu Senda de los Pedregales bidea argitzeko helburuarekin, San Pedro Hospitaleko sarbidean hain zuzen ere.
“Ingurumen eta onura ekonomikoak, handiak dira” azaldu du inaugurazio-ekitaldian hiriko alkatea den Cuca Gamarrak, eguzki argztapen instalazio batek CO2 isurketen murrizketak, argi-poluzio eta farolen bizi iraupenari buruzko abantailak erakutsi dituen bitartean.
Gainera, “proiektu honek garrantzia berezia du, hiritarren ongitzatea ekartzen duten teknologia eta iraunkortasun proiektuei aurre ematearen ereduaren adibide izaten, hirigunea, bere hiri-altzari eta zerbitzu publikoekin, esperimientazio laborategi bat bilakatzen dela ikusten baita” azpimarratu du.
Skyline serieak, Smart City Expo World Congress-eko (SCEWC) iazko edizioan ofizialki aurkeztu zelarik, merkatuko gainerako modeloekin alderaturik, egunean zehar kargatzen den eta gau osoan zehar argitzen duen eguzki energiaz hornituriko, bide eta errepide ezberdinak argitzeko ahalmena du ezaugarri bereizgarritzat.
18 eguzki farolek KENLOK izeneko zentralita adimentsua dute integratuta, eguzkitik datorren energiaren produkzioa eta argien kontsumo energetikoaren kudeaketa ezin hobea izan dadin.
Instalazioak prest dakar ILUMEK tele-kudeaketa sistema gehitzeko aukera, eguzki farolen kontrol eta monitorizaziorako soluzio berritzailea, bertara, bat-bateko abisuak erabiltzaileari bidaltzen dizkiolarik edozein anormaltasun gertatu ezkero. Proposamen honek, kudeaketa, mantenu lan eta abarretan aurrezteko aukera asko eta hiri-argiztapenerako energia-iturri berritzaileak erabiltzeko ahalmena sustatzen ditu.
Hiria murgilduta dagoen eredu “adimentsu eta iraunkor” batengatik egiten du Logroñok apostu eta “esperimentazio-laborategi” bezala hriak jokatzen duen papera dela eta, Smart City-en erreferente izatea ditu xedetzat.